24 oct. 2011

CEBEK eta Euskaltel lanean ari dira elkarrekin Bizkaiko enpresen telekomunikazio-kostuak murrizteko

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute, CEBEKek aukera izan dezan bere enpresen artean Telefonia Finkoko eta Mugikorreko eta Banda Zabaleko zerbitzuak merkaturatzeko Abantailen artean % 10 eta % 15 arteko deskontuak izango dira, bai deien prezioan, bai Telefonia Finkoko, Mugikorreko eta Interneteko hileko kuotetan


Bilbon, Euskaltelek eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horrek lankidetza-esparru bat zehazten du CEBEkeko kide diren enpresetan eta elkarteetan zerbitzu aurreratuak sustatzeko, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzeko, kostuen eraginkortasunaren bidez; era berean, informazioaren gizartearen garapena hobetzen du.

CEBEKen egoitzan sinatu dute hitzarmena, gaur goizean, haren presidente José María Vázquez Eguzkizak eta Euskaltelen presidente Jose Antonio Ardanzak. Biek nabarmendu dute batera lan egin beharra dagoela gure enpresak jasaten ari diren egoera ekonomiko zailari aurre egiteko.

CEBEKek eta Euskaltelek sinatu duten hitzarmenaren bidez, abantaila handiak izango dituzte enpresa kideek telekomunikazio-kostuetan, eta horrek eragina izango du haien lehiakortasunean ere.

CEBEKentzat, hitzarmena alderdi komertzialaz haragokoa da, eta adierazi zuen Bizkaiko enpresa-sarearentzat erreferentzia izan nahi duen ekintza eta konpromisoa dela.

Hitzarmen berritzailea da, Bizkaiko ETEei aukera ematen baitie telekomunikazio-zerbitzuak normalean enpresa handientzat izan ohi diren kondizioetan eskuratzeko. Hitzarmenaren bidez, CEBEKeko enpresa handi zein txikiek kondizio oso lehiakorrak izango dituzte Euskaltelen Telefonia Finkoko eta Mugikorreko eta Banda Zabaleko Interneten zerbitzuetan. Abantailen artean, nabarmentzekoak dira % 10 eta % 15 arteko deskontuak, bai deien prezioan, bai Telefonia Finkoko, Mugikorreko eta Interneteko hileko kuotetan.

Euskaltelen helburua da enpresetan telekomunikazioen aplikazioa bultzatzea eta azken teknologiako zerbitzu aurreratuak erabiltzea kudeaketa hobetzeko, bai eta informazioaren gizartean are gehiago sartzen jarraitzea ere. Helburu horiek berek elkartu dituzte Euskaltel eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa. 

Oraingoa bezalako uneetan, are beharrezkoagoa da IKTak ETEetara sartzea, ekarpen ukaezina egiten diotelako produktibitateari, prozesu administratiboez haraindi, eta erakundeen epe ertain eta luzeko prozesu nagusiei eragiten dielako.

Alde horretatik, telekomunikazio-operadore eta enpresen bidaide gisa, sortu zenetik izan duen aholkulari-zereginarekin jarraitzen du Euskaltelek, eta komunikazio-irtenbideak eskaintzen ditu bezeroentzat, gailuak, sareak eta zerbitzuak zerbitzu bakar eta erraz batean elkartuta.

Euskaltelen proposamena integrazioan oinarritzen da, hau da, datuen eta ahotsaren funtzionaltasun guztiak uneoro eskuragarri izatean, bezeroaren kokaleku fisikoa edo eskura duen gailua edozein izanda ere. Bezeroaren kudeaketan ere oinarritzen du bere proposamena, eta horrek berekin dakar zuzeneko kudeaketa pertsonalizatua, enpresa bakoitzaren beharren bilakaerari erantzuteko gai dena, enpresak duen neurria duela ere.

Informazio gehiago:


CEBEK: www.cebek.es
944 002 800 | jbeltran@cebek.es (Jon Beltran)


Euskaltel: www.euskaltel.com
902 840 200 | info@euskaltel.com

0 comentarios:

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Blogger Templates
popstrap.com